Fabrikazio proiektua mekanikan

Izugarrizko lanaren ondoren amaitu dituzte Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoko ikasleek kurtso bukaerako proiektuak. Buru belarri ibili dira azken egunetan lanean, ahal zituzten ordu guztiak aprobetxatuz emaitza finala lortu nahiean. Eta azkenean, lortu dute proiektua goitik behera fabrikatzea. Ongi lortu ere! Ikusi bideoa 

Oraingoan solenoide batzuen bidez mugitutako motore bat fabrikatu behar izan dute CNC zein makina konbentzionalak erabiliz. Talde eraginkorrak osatuz lortu dute aurrera eramatea proiektu hau, talde guztiek lortuz proiektua amaitzea.
 
Dagoenerako praktiketan dira bigarren mailako ikasleak. Ea zortea duten enpresetan!