Elektronikako ikasleek beste sari bat irabazi dute

Duela astebete proiektu batek Zaragozan lortu zuen saria; orain beste proiektu batek irabazi du.

LSDreams, La Salle unibertsitateak bultzatutako nazioarteko hezkuntza proiektu bat  da eta partehartzaileen artean elkarrizketa, lankidetza eta laguntasuna sustatzea du helburu. Zehazki, ikasleek beren ingurune soziala hobetzeko garatutako proiektuak saritzen ditu ingineritza, arkitektura, enpresen kudeaketa eta osasun alorretan. 

Aurtengo 5. edizioa izan da eta herrialde ezberdinetako taldeek parte hartu dute. Osasun arloan, lehen saria gure La Salle Berrozpe ikastetxeko ikasleek lortu dute. "Live ideak" taldea, Mikel Arrikarte Aramendia, Oier Alonso Mate eta Jonathan Arizala Vicente ikasleek osatzen dute, eta tutorea Iñigo Aranburu Amenabar izan da.
 
Lehenengo saria proiektu berritzaile batekin lortu dute eta gogor lan egin dute hainbat astetan aurrera ateratzeko. Mingainarekin mugitu daitekeen gurpil-aulkidun bat da. Mugimendua beraiek sortutako aho barruan jartzen den gailu baten bitartez lortzen dute. Gailua, bluetooth bidez, beraiek (elektromekanikako ikasleen laguntzaz) motorizatutako gurpil-aulkidunaren barruan kokatuta dagoen beste gailu batekin kontektazen da.
 
Lerro hauen bitartez, ikastetxeko zenbait irakasleengandik eta ikasleengandik jasotako laguntza eskertu nahi dute, baita OBEA CHAIR enpresak proiektua garatzeko eskainitak babesa ere. MILA ESKER GUZTIEI.