EKO REC enpresara bisita

 Urtarrilaren 7an, eta STARTINNOVA txapelketaren dinamikaren barruan, gure ikastetxetik txapelketa horretan parte hartzen dugun 2. Batxilergoko eta GM Administrazio eta Finantza 1go mailako taldeek Andoaingo EKO REC enpresa bisitatu genuen. 70 ikasle hurbildu ginen enpresa osoa ikusteko eta tokian tokiko azalpenak entzun eta galderak egin ahal izateko.

Bisita oso baliagarria egin zitzaigun egun plastikoen birziklatzeaz hitz egiten denean zer egiten ari den ezagutzeko. Lan handia ari dira “botella de PET postconsumo” (polietileno) birziklaia aurrera eramaten. Egiten den jardueraren bidez, enpresan bertan energia elektrikoa sortzen dute, bertako kontsumorako eta kanporako. Era berean, prozesuan sortzen diren polietilenozko ezkatekin elikagaien enpresentzat laminak sortzen dituzte eta ibilgailuen enpresentzat moketak  egiteko materiala.