Ekainak 10 - XXVII Familia festa

Datorren ekainak 10 LA SALLE-BERROZPEKO XXVII Familia Festa ospatuko da; zera, ikasle-guraso- irakasle-lagunak... edozein adineko partaidek egun osoko festa-programaz disfrutatuko dute! 

Goizean,  Berrozpeko ospakizunaren ondoren, txarangarekin kalejiraz goiko ikastetxeraino igoko da;  bertan pregoia eta txupinazoaren ostean (10.25etan), Haur eta gazteentzat jolasak, taillerrak, esku-piota edota futbol eta brile gurasoentzat antolatuta daude;  horrekin batera lan-artistikoen erakusketa ikusgarria bisitatzeko aukera ere. Ondoren bazkari eta solasaldi animatuaren inguruan bilduko dira.

Arratsaldeko Jaialdian, ikasleek emanaldi polit eta txalogarriak eskainiko dituzte (euskal dantza, haur-koreografiak, Wu-shu eta dantza-jazz)  Eta eguna bikain borobiltzeko Izartxo Gau-festan pintxoak, disko-festa eta sorpresa ugari izango dira 20:30etan.