Diseinuko ikasleak ITALIAN erronka bat burutzen!!

La Salle Berrozpeko Diseinuko zikloko ikasleak E-MOTIVE proiektua egitera joan dira Italiara, hain zuzen, Reggio Emiliara.

Hetelek kudeatutako proiektu honen helburua Europako 3 eskolen arteko erronka bat burutzea izan da. Proiektuko taldea  Gasteizko Egibide eskolako, Reggio Emiliako ITS MAKERS-eko eta LSB-ko ikasleek osatu dute.

Irakasleak azaroak 10ean proiektuan parte hartuko duten ikasleei aurkeztuko zaien erronkan lanean aritu diren bitartean, Reggio Emilian, ikasleek ekipoan lan egiteko dinamika desberdinak landu dituzte. Honetaz gain, inguruko enpresa batzuk bisitatzeko aukera izan dute beraien funtzionamendua ikusteko, baita Maranelloko Ferrari museoa eta fabrika ere.

Proiektua AEROGENERADORE baten diseinatzean datza. Proiektuak irauten duen bitartean, hiru herrialdetako ikasleek bideokonferentziaren laguntzaz lan egin beharko dute. Otsailean erronkari bukaera emateko, ikasle guztiak Andoainera etorriko dira eta hau aurkeztu.

Baina denbora osoan ez dira lanean aritu!! Inguruko herriak bisitatzeko denbora ere izan dute, Florentzia, Bolognia, Reggio Emilia, Modena eta Parma. 

Bizitzan ahaztuko ez duten erronka landuko dute gure ikasleek!! 

ANIMO ekipo!!!