DBH 2koen elkartrukea Pau-Jurançon aldean

Elkartrukearen bigarren zatia iritsi da eta Pau aldera etorri gara martxoan ezagutu genituen lagunengana. 

Paueko gaztelua ezagutu eta kirola egiteko aukera izan dugu, baina oraindik Betharram, Lourdes eta Pau geratzen zaizkigu bisitatzeko.

Familiekin ere oso ongi moldatzen ari gara eta giro ederra dugu gure artean.

Esperientzia benetan polita eta aberasgarria denontzat!