Datorren ikasturtean ere formazio duala martxan

Datorren ikasturtean ere gure ikastetxeko hainbat ikaslek (aurten 22 izan dira) Lanbide Heziketa Duala egiteko aukera izango dute.

Formacion Dual” programa, ikasketak alternantzia erara burutzeko programa bat da, hau da, ikasleek bere ikasketak egiten ari diren bitartean enpresa batean lan egiteko aukera dute.

Ikasleek, urtebeteko lan kontratu edo beka bat izango dute eta ikasketak burutzen ari direnean, ordu batzuk enpresan lanean ibiliko dira. 

Alternantziako prestakuntza-eredu honek ikaskuntza-prozesuaren zati batzuk enpresetara bideratzen ditu, eta, hala, enpresak ikasleen ikaskuntza-prozesuaren funtsezko eragile bihurtu ditu. Eredu honek ikastetxeetako eta lantokietako prestakuntza uztartzeko aukera ematen du, konpetentzia teknikoak, zeharkakoak edo sozialak hobe integratuta. Aldi berean, prestakuntza- eta lan-aukerak eskaintzen dizkie gazteei, eta produkzio-sistemetako langileen beharrak estaltzeko beharrezko kualifikazioa izango duten langileak bermatzen dizkie enpresei, epe laburrean eta luzean.