CIE Orbelan enpresara bisita

Bigarren mailako diseinuko ikasleek CIE Orbelan enpresa bisitatzeko aukera izan dute. Andoaingo enpresa honetan plastikozko injekzio prozesuen bidez autoentzako pieza ezberdinak fabrikatzen dituzte.  

Enpresan egindako bisita gidatuan, ikasleek orain arte lanean aritu diren erronka batean landutako zati bat ikusteko aukera izan dute, plastikozko injekzioz egindako piezen prozesua hain zuzen ere. Horretaz gain, enpresa bateko departamentu ezberdinak eta bertan lan egiteko modua ezagutu dituzute.  

CEI Orbelan enpresako langileen eskuzabaltasunagatik La Salle Berrozpeko Diseinuko ikasleek zikloan landutako hainbat ikasgai praktikan ikusteko aukera izan dute hauen ezagutza osatuz.