Buruntzako San Martin eliza ezagutzen

Andoaingo parrokia eliza zaharraren aztarnak ikusi daitezke.

 Azaroaren 15ean, DBH 3ko “Nire Herria” ikasgaiko ikasleak Andoaingo herriaren ezagupenean jarraituz, oraingoan Buruntzako San Martin eliza ezagutzera joan ginen, Buruntza mendiaren magalean.

Buruntzako San Martin aztarnategian, Andoaingo parrokia eliza zaharraren aztarnak ikusi daitezke. Gainera enterramenduen erreprodukzio bat ere bada. Udalerriak izan duen jendeztatze historikoaren erreferentzia nagusia da gune hau. Lehen datuak 1419koak badira ere, lehenagokoa dela ia ziurra da. Gainera XVI. eta XVII. mendeetan egindako elizaren handitzeak ere ikus ditzakegu.

Indusketa lanak 1995 eta 2003. urteen bitartean egin ziren Alex Ibañez Etxeberria buru zutela, baina aipatzekoa da Paco Etxeberria antropologo famatuak ere parte hartu zuela gorpuzkinen azterketan.