Bertso jaialdia

 Maiatzaren 24ean, astearte honetan, gure LH 4. eta 5. mailako ikasleek bertso jaialdia ospatu zuten Basteron. Bertan ikasturte osoan landutako doinuak eta bertsoak abestu zituzten. 4A gelakoek Rap-a, 4B-koek imitazioak eta 4C-koek Lemoizeko esperientziaren inguruko bertsoak abestu zituzten. 5A gelakoek 90ko hamarkadaren inguruan abestu zuten, 5B gelakoek familiakoei abestu zieten eta azkenik, 5C gelakoek udararen inguruan abestu zuten.

Nahiz eta hasiera batean nahiko urduri egon, primeran egin zuten eta txalo zaparrada ugari jaso zuten.

Zorionak egindako lanagatik!