Batxilergoa - Elikadura osasuntsua

2017/11/18

 Elikadura egokia eta ohitura osasungarrien lanketa lehen lerroko gaiak dira La Salle-Berrozpeko Batxilergoan eskaini nahi dugun balio erantsizko heziketan.

"Kultura Zientifikoa" izeneko irakasgaian landu dugu helburu bikoitzarekin: batetik, elikadurak gure adinean duen garrantziaz jabetu eta bestetik, hondakin eta zabor kopuruak murriztu.

Egitasmoa sendotzeko, azaroaren 20tik 24ra, ikasleek prestatuko dituzte hamaiketako osasungarriak fruitu, fruitu lehor eta otartekoekin.

Horretarako "Ausolan"-ek buru-belarri jardungo du La Salle-Berrozpe iIkastetxearekin ikasleek esku-eskura izan ditzaten behar dituzten jaki eta elementu guztiak.

Eskertu nahi diegu ikasleei beren inplikazioa eta AUSOLANi bere konpromezua. Milesker denoi eta...

 

ON EGIN!!!!

 

 

Partekatu