Batxilergoa- amaiera ekitaldia

 Batxilergoa amaituta, elkarri agur esateko garaia iritsi da.

Festa polita antolatu zuten 2. mailako ikasleek eta bakoitzak, ikaskide eta irakasle guztien argazkiz osatutako orla eta bere gelako talde-argazkia eraman du oroigarri.

Jaialdi-ekitaldia amaitu ondoren, elkarrekin egoteko aukera izan genuen mahaiaren ingurun, argazkiak egiten, pasatakoak gogoratzen...

Gure adetik, bakoitzari zorterik handiena oparo baino ez eta, badakizue, hemen gaudela nahi duzuenerako.

Zorte on eta eskerrik asko zuen gizatasuna elkarbizitzaren mesedetan jartzeagatik Batxilergoa den aro labur baina intentsidade handiko honetan.