Batx 2 - nazioarteko harremanak

2017/10/17

Beste urtebetez, Austriako Gratz hiriko ikasle talde bat izan dugu geurekin Euskal Herriko txokoak eta ohiturak ezagutu eta geure ikastegietan parte hartu asmoz.

Iparraldeko kostaldea, Gaztelugatxe, Zarautz, Bilbo, Donostia,... ez dute aspertzeko beta handiegirik izan eta aurten gainera (aspaldiko partez) geure-geurea den xirimiria frogatzeko aukera ere izan dute.

Zoragarria izan da eta honez gero jarriak gaude datorren udaberriaren zain geu joateko Gratzera.

Danke und auf wiedersehen. Eskerrik asko eta agur.

 

 

Partekatu