Bambucicleta Red Bull Holy Bike txapelketan

 Asteburu honetan ikastetxeko Asier Elejoste irakasleak Red Bull Holy Bike txapelketan parte hartuko du material berriztagarriekin egindako “bambucicleta”rekin.

Asier banbuzko enduro bizikletaren diseinuan eta fabrikazioan ari da lanean. Iaz egin zen lehenengo prototipoa eta oso ondo atera zenez, Europako txapelketan parte hartzea erabaki zuen. Aurten, lanean jarraitu du Maddi Olazagirre-rekin batera, eta bizikletarentzat baskulantea fabrikatu dute. Bigarren eredu honekin joan da, hain zuzen ere, Asier asteburu honetako txapelketara.

Helburu nagusia banbuzikletaren diseinua eta erabilitako materialeen erresistentzia frogatzea da.
Zorte on!!