Azaroak 25a. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da.

La Salle Berrozpek ere egun berezi honetan parte hartzaile aktibo izan nahi du. Horretarako, egun hauetan zehar etapa guztietan ipuin eta bideo desberdinen bidez, ikasleek hezkidetzaren inguruan hausnartuko dute.
Amaitzeko, azaroak 25 goizean, ikasle guztiek gogoetaren ondoren burutu dituzten ekoizpenak batuz puntu lila erraldoi bat osatuko dute.