Aurten ere "Start Innova"-ko finalistak

Gipuzkoako Batxilergoko hainbat Ikastetxetako ikasleek hartzen dute parte "Start Innova" izeneko lehiaketan.

Helburua: ekintzailetasuna sustatzea.

Ikastetxe guztien artean 5 izan dira aukeratutako lantaldeak datorren otsailaren 25ean Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako kanpusean eta aditu talde baten aurrean beren proiektuak defendatzeko.

Horien artean, La Salle Berrozpeko 4 ikaslez osatutako "Doties Cloties" taldea izango da, Naiara Pérez, Jisbelly Figueroa, Leire Garrido eta Ane Murillok osatzen dutena.

Ongi prestatuta doaz eta hemendik zorterik onena opa diegu. Aurrera!!!!!!