Asteburu honetan La Salle Berrozpe Teknopolisen

2017/09/28

ETBko Teknopolis zientzia eta teknologia programak, asteburu honetan hasten du bere denboraldi berria. Izango dituen erreportajeen artean, bizikleten diseinu berrien inguruko bat dago eta La Salle Berrozpeko  Asier Elejoste irakaslea protagonista izango da. Zehazki, azken bi ikasturtetan Tknikako proiektu baten bitartez garatu duen bizikletaren diseinua azalduko du. Bizikleta honen berezitasuna erabilitako material birziklagarriak dira: banbua, karbonozko zuntza, polimeroak, … Era berean bizikletaren koadroa ere berezia da,: lasterkariak duen lehiaketaren arabera dago diseinatua eta errefortzuak bizikletak izango duen erabileraren baitan daude kalkulatuak.

Bizikleta hau testatua dago jada eta bizikleten “Duro” Europako kopan eta Red Bull lehiaketan lehiatu du.

Teknopolis larunbatetan 13:30eanETB1en  eta igandean 9:30ean ETB2n emititzen da

Partekatu