Artea - Donostiako San Vicente eliza

 Arte ikasketei dagozkien hainbat elementu gertutik ikusteak duen garrantziaz jabetuta, Donostiako Alde-zaharreko San Vicente elizara egin dugu txangoa gaurkoan, ikusita, berau dela Donostiak duen eraikuntzarik zaharrena.

Eguraldiak ez digu batere lagundu eta, gaitzerdi, eliza-barruko bixitarekin konformatu behar izan dugu.

Iñigo Lasagabaster Historiako lizentziadun eta Donostia-zaharreko ezagutza zabala duen irakaslearen eskutik jaso dituzte ikasleek aipatu eraikuntzaren eta Donostiaren historiako hainbat pasarteren berri.

Ikasleak artearekin zaletzea helburu duen egitasmoari laguntzeko bultzadatxoa eman diogu gaurkoan.