Arrakasta Euskal Herriko Golf Topaketan

2017/05/14

 

Maiatzak 6an, Euskal Herriko I Golf Eskolar Topaketa ospatu zen Andoaingo Goiburu Golf Klubean. Guztira aurrez hautatutako 50 ume parte hartu zuten, adina, sexu eta kategori desberdinetaz. Hauek Golfeko egun handi batez gozatzeko aukera izan zuten eta bukaera arte borrokatu zuten eskola batek txapelketa irabazteko.
 
Andoaingo “La Salle” Ikastetxeak garaipena lortu zuen.
 
Gaur egun Euskal Herriko 7 ikastetxe parte hartzen ari dira golfeko saioetan, adin desberdineko 700 ikasle inguru Golf-a ezagutu dute Lorea Iguaran-en eskutik, Golfeko irakasle profesionala.
 
Loreak ikastetxeei laguntzen die gorputz hezkuntzeko ordutegian golfeko saioak emanez, hasieratik hasiz, golfeko oinarriak erakutsiz. Ikasle guztiei kirol ekipamendu bat ematen zaie, Euskal Federazioak eta RfeGolf-ek erraztuta, golf saioak egoki hasi ditzazten.
 
Goiburu Golf, Euskal Herriko Golf Federazioarekin bat, bere lehenengo estrategian aurrera dijoa: golf-a normalizatu umeak txikitatik jolasteko eta eskolako kirol-eskaintza jardueretan gehitu parte hartzeko aukerarekin.
 
2016-2017 urteetan zehar Goiburu Golf-en hainbat ate irikiera saioak eman dira txikientzat, bertan aukera izateko golf zelai bat bisitatzea eta ikustea, beraien lehenengo kolpeak emanez.
 
Guztia posible izan da Lurraldeko Federazioa, Goiburu Golf, Tolosaldeko eta Aiurrialdeko ikastetxeei esker. Bertako lehenengo helburua golfeko ikaskuntza zabaltzea da.
 
Euskal Herriko I Golf Eskolar Topaketa
 
Parte-hartzaileak: Laskorain Ikastola, Herrikide, Anoetako Ikastola, Itsasondo, La Salle Berrozpe Andoain, Ondarreta, San Patricio Ikastola.
 
IRABAZLEAK:
Ikastetxe irabazlea: La Salle Berrozpe Andoain
Irabazlea Drive luzeena Infantila: Hodei Oyarbide (Laskorain Ikastola)
Irabazlea Drive luzeena Benjamin eta Alebin: Alex Layant (Ondarreta Andoain)
Approatch + Putt hoberena: Ioritz Yurrita (Anoetako Ikastola)
Irabazlea baloi hurbilena: Irune Blazquez (La Salle Berrozpe Andoain)

 

Partekatu