Andoaingo La Salle Berrozpek ingurugiroaren aldeko erronka indartu eta “Eskola Jasangarria” agiria berriztuko du ISO 14001 agiriarekin

Lau urterik behin berritzen den “Eskola Jasangarria” agiriaren bitartez, eskola elkarte osoak hezkuntza alorrean egindako ahalegina eta ingurumenarekiko daukan konpromisoa onartzen da Ikastetxeak egunero garatzen dituen jarduera eta zerbitzuak burutzerakoan ingurumenarekiko daukan errespetu osoa ziurtatzen du ISO 14001 agiriak

Andoaingo La Salle Berrozpek mugarri bikoitza lortu du jasangarritasunaren aldeko erronkan, zeinek ikasleak ez ezik, horien gurasoak, irakasleak eta irakaskuntzan aritzen  ez diren ikastetxeko gainontzeko langileak biltzen dituen hezkuntza elkarte osoaren sentsibilizazio eta prestakuntzaren bitartez, baliabideen erabilera arduratsua egitea eskatzen duen. 

Alde batetik, AENOR-ek luzatu eta ikastetxeko jarduera eta zerbitzuen eragina kontrolatzera zuzendurik dagoen ingurumenaren  ISO 14001 agiria lortu du. Agiri honen bitartez La Salle Berrozpek ziurtatu egiten du ingurumenarekiko errespetu osoa daukala ikastetxean egunero burutzen diren jarduera eta zerbitzuak burutzerakoan.  Eta bestetik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Bioaniztasun Sailek eman eta lau urterik behin berriztu behar den “Eskola Jasangarria” agiria eskuratzea lortu du berriz. Berriztatze honen bitartez, eskola elkarte osoak bai hezkuntza zein ingurumenarekiko konpromisoan egin duen etengabeko ahalegina onartzen da. Izan ere, La Salle Berrozpek konpromiso honekin daukan ibilbide luzeari esker lortu ahal izan du aipatu agiriaren berriztatzea.

Eskola Agenda 21 programa bost urtetan zehar garatu eta adierazgarriak,  auto-ebaluaketa  eta ebidentzia ekarpenetan oinarritutako ebaluazio formularioa borondate osoz osatuko  duten ikastetxeei egiten zaien aintzatespenaz gain, ikastetxetik kanpokoek egindako auditoria gainditu behar da agiria lortzeko. 

 

Cabecera
imagen: 

Partekatu