Andoaingo argiteriari buruzko hitzaldia

Joan den asteanAndoaingo Udalak herriko argiteria guztia berritzeko kontrataturiko enpresaren ordezkaria izan genuen gurean, Carlos Cifuentes, Consulting Energy & Group enpresakoa. Udalaren izenean herrian egindako aldaketak eta berauen onurak azaldu zizkien gure ikasleei.

Bere hitzetan, LED teknologian oinarrituz, besteak beste, argiteria berriak energia nahiz diru kopuru handi baten aurrezpena, segurtasunaren bermea, argi-kutsaduraren murrizketa eta sostengarritasunaren bultzada dakar Andoainera. Udalaren eraikuntzaren kanpo argiterian eta frontoirako bidekoan ere aldaketa bereziak iragarri zituen. Ikasleen plazaratutako zalantzak ere adeikor argitu zituen. 

Eskerrik asko!