Amaitu da aurtengoz

 Ohiko, ez-ohiko, hautaproba,... amaitu da aurtengo ikasturtea eta 2. batxilergoko taldeari agur esateko garaia ere iritsi da.

Orain oporraldiaz gozatu eta ondo merezitako atsedena dagokigu denoi.

Hurrengo ikasturtean berriro izango gara zuetako askorekin, beste batzuk berriak iritsiko dira eta azken finean, lan ona egindakoaren poza geratzen zaigu barne-barnean.

Hemen gurekin izango zaretenon zain geratzen gara eta agur esan duzuenoi, berriz, zorte on eta dena primeran joan dakizuela: gero arte baino ez.

Milesker konpartitutako une guzti hauengatik eta hurrengo batera arte, muxu erraldoi bat.