Heziketa zikloa

ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK
Goi Maila
2000 / 2 ikastaroak
%80 laneratze-tasa

ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK

Ziklo honetan jasotzen den formazioa enpresa bateko administrazio-departamentuei buruzkoa da: kontabilitatea, salerosketa, harrera... Ikasketak metodologia berritzaileak erabiliz egiten dira, eta amaitu ondoren lan aukera handia izango duzu, eta unibertsitatera joateko ongi prestatuta egongo zara.

Ziklo honetan jasotako formazioarekin “Goi Mailako Teknikaria Administrazio eta Finantzatan” titulua eskuratuko duzu. Prestakuntzak bi fase ditu: lehena, ikastetxean, urte eta erdi;  eta bigarrena, enpresa batean. Lantokiko prestakuntza atzerrian ere egin daiteke.

ZEIN ARLOTAN EGIN DEZAKEEN LAN:

  • Kontabilitate administraria, merkatal administraria, aseguru eta banketxeen merkatal agentea, auditorian laguntzailea, banketxeetan administraria...
  • Bizi dugun krisiak gutxi eragin dion arloa da.

PROPOSAMEN METODOLOGIKOAK. PROPOSATZEN DITUGUN METODOLOGIEKIN ENPRESAK ESKATZEN DUEN PROFILERA NAHI DUGU EGOKITU IKASLEA.

  • Moduluetan talde-lana eta norberaren autonomia garatzea bultzatzen da, horretarako egoki diren metodologiak jarraituz.
  • Moodle plataforma erabiltzen dugu. Horrela ikasketak ikastetxean bezala etxean ere garatu daitezke.

BULEGO SIMULATUA:

Bigarren mailan lehen mailan jasotako edukiak erabiliko eta praktikatuko dituzte enpresa birtual batean. Sortu egingo dute enpresa hori eta enpresa gisa funtzionatuko beste hainbat ikastetxetan sortutako  enpresa birtualekin harremanak izanez.

MODULUAK:

Modulu gehienak erderaz ematen dira, baina batzuetan ikasleak aukeratu egin dezake zein hizkuntza erabili.

ADMINISTRATIBOKO MINTEGIAREN BALIO HANDI BAT, OSATZEN DUEN TALDEA DA: ONGI PRESTATUTAKO PERTSONAK IKASLEA AHALIK ETA HOBEKIEN PRESTATZEKO HELBURUAREKIN, BAI LAN MUNDURAKO BAI UNIBERTSITATERAKO PRESTATZEKO.

LSB_ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK - BULEGO SIMULATUA
LSB_ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK - BULEGO SIMULATUA
LSB_ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK - BULEGO SIMULATUA

Partekatu