22 ikaslek lanbide heziketa duala egiteko aukera izango dute

LSBk berriro ere arrakasta handia lanbide heziketa eta enpresen lana uztartzen

La Salle Berrozpe ikastetxean, aurten, 22 ikaslek "Lanbide Heziketa Duala” egiteko aukera izango dute.

“Dual” programa, ikasketak alternantzian burutzeko programa bat da; hau da, ikasleek bere ikasketak egiten ari diren bitartean enpresa batean lan egiteko aukera dute prestakuntza kontratu batekin eta soldata baten truke. Kontratua urtebetekoa izango da eta irauten duen bitartean ordu batzuk LSBn eta beste batzuk enpresan pasako dituzte.

Alternantziako prestakuntza-eredu honek ikaskuntza-prozesuaren zati batzuk enpresetara bideratzen ditu, eta, hala, enpresak ikasleen ikaskuntza-prozesuaren funtsezko eragile bihurtu ditu. Honek guztiak ikastetxeetako eta lantokietako prestakuntza uztartzeko aukera ematen du, konpetentzia teknikoak, zeharkakoak edo sozialak hobe integratuta. Aldi berean, prestakuntza- eta lan-aukerak eskaintzen dizkie gazteei, eta produkzio-sistemetako langileen beharrak estaltzeko beharrezko kualifikazioa izango duten langileak bermatzen dizkie enpresei, epe laburrean eta luzean.

Aurten, 22 ikaslentzako izango da aukera hori, iaz baino 15 gehiago. LSBk enpresekin egiten duen etengabeko lanak eta lortutako harremanek emaitza ezinhobea izan dute aurten ere. Datorren urtean ikasle gehiago izan daitezen lanean jarraituko dugu.