2 urteko gelak

2 urteko gelan haurrek adin honetan bereganatu behar dituzten trebetasunak lortzen laguntzen diegu. Horretarako gela-errotazioa egin ohi dugu, gela bakoitzean garapenerako ezinbestekoa den atal bat jorratuz. Era berean, eguneroko ohiturak eta errutinak lantzen ditugu.

GURE METODOLOGIA

Ikasle bakoitza izaki globala da eta garapenaren esparru guztiak interesatzen zaizkigu: nortasuna,harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak.

TAILERRAK:

  • Esperimentatzen,denok parte hartzen, familia, ikasle zein irakasleekin taldean lana egiten eta adimen anitzak lantzen hasten gara.

MATEMATIKA. MATEMATIKA TXOKOAN

  • Hainbat kontzeptuei buruzko eduki eta trebetasunak lantzen ditugu: espazioa, denbora...

  • Konzentrazioa, autonomia, zailtasunei aurre egiteko jarrerak  eta taldekideen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzen ditugu.

  • Txoko honetan  jostailu didaktikoak (elkarketak, puzzleak, seriazioak, enkajeak, erainkuntzak…)  erabiltzen dituzte. Jolas hauek aldatzen joaten gara, jostailu ezberdinak eskainiz eta zailtasun maila gero eta handiagoa jarriz.

MARGOKETA. MARGOTEGIKO TXOKOAN

  • Txoko honetan, sormena eta psikomotrizitate fina astean behin egiten dugu. Teknika ezberdinak, tenperak, argizariak, estanpazioak, esponjak  hostoak, bolumenak... erabiltzen ditugu.

  • Zutik, mahairik gabe, paper handia erabiliz lateralitatea, gorputz jarrera, pintza, bertikalidatea, koordinazioa begia-eskua.

JOLAS SIMBOLIKOA. ETXEAN.

  • Haur Hezkuntzako etapa honetan umeek jolasten eta helduen mundua imitatzen ikasten dute.Bi arlo hauek etxe barruan lantzen ditugu: Izkutatu, jolastu eta taldean sentitzeko toki aproposa da.

 

HIZKUNTZA. IPUIN TXOKOAN

  • Saioetan eta ipuin txokoan,hiztegia,olerkiak,abestiak, ipuinak, elkarrizketak eta bibentziak konpartitzen ditugu hizkuntza landuz.

ESPERIMENTAZIOA (IKERTZAILEEN  GELAN) Montessori pedagogiatik abiatuta:

Esperimentazioa lantzeko gela berezia dugu eta bertan txoko ezberdinak daude:

  • URA ETA HONDARRAREN TXOKOA.

  • MAHAI SENTSORIALAK, bertan materiala ezberdina aurkituko dugu; materiala birziklatua, materiala naturala, hondarra berezia, gelatinak, janariak…

  • AMETSEN TXOKOA, erlajazioa.

  • ARGIA – ILUNTASUNAren txokoa, hemen linternak, materiala berezia, argidun mahaia…

MUSIKA. MUSIKA TAILERRA

  • Astean behin, musika tailerra egiten dugu, erritmo eta abesti ezberdinak latzen dira musika tresna ezberdinak manipulatuz.

PSIKOMOTRIZITATEA

  • Joku librean, mugimenduarekin gozatzea eta egoera ezberdinetan (txirristratik jaitsi, trizikloa eta korrepasilloak erabili...) gorputza eta bere mugak ezagutzea lortu nahi dugu.
    Astean behin psikomotrizitate gelara lau oinetan joaten gara, han materiala ugari dago eta libreki jolasean ibiltzen dira.

Ulises programa

 TUTORITZA-HARA

  • Erlajazio ariketak burutzen ditugu.

  • Adimen emozionala lantzen: Emozioak ezagutzen hasten gara, ulertzen, kudeatzen.

  • Baloreekin lana egiten dugu eta harremanak lantzen ditugu.