2. batxilergoa "EKOREC"-en

2017/12/01

 2. Batxilergoko "Enpresaren Ekonomia"-ko ikasleak Andoaingo "EKOREC" enpresan izan dira bisitan Jokin Egurbide eta Xabier Huitzi irakasleak buru zituztelarik.

Bertan ikusi dute ontzi arinen eta plastikoen birziklaketa zein garrantzitsua den eta zenbat irtenbide aurki ditzakeen hondakinen berreskurapen eta berrerabilpenean.

Ekonomiaren aldetik ez ezik, ingurumenaren zaintza eta errespetuarekiko behar dugun ardurari buruzko ikasgai polita jaso dute gaurkoan ikasleok.

 

Partekatu