1.,2. eta 3. mailakoen irteera

 Aurreko astean, 1.,2. eta 3.mailako ikasleek irteerak egin zituzten, kurtso amaiera ospatzeko asmoz.

LH1.mailako ikasleak Lazkao eta Ataunen izan ziren. Lazkaomendin, Iztueta baserrian egon ziren abeltzaintzari zegozkion gauzak ikasten. Gero, Ataun San Gregorion, Joxe Migel Barandiaranen museoan izan ziren eta taloak egiten eta jaten  ere ikasi zuten.

 LH2.mailako ikasle eta irakasleak Orion egon ziren. Goizean, Orioko frontoian jolas ugari egin zituzten: esku- pilota, harrapaketak, gomarekin saltoka, baloi ehiztaria... Gelditu gabe ibili ondoren, indarrak hartzeko hamaiketakoa jan zuten. 

Bazkaldu aurretik, hondartzara hurbildu ziren paseotxo bat emanez eta bertan dauden bi parkeetan jolasteko aukera izan zuten. 

 LH3.mailako ikasleak Pasai Donibanera joan ziren. Eguraldi kaxkar xamarra izan zutenez  frontoian ibili ziren hasiera batean. Ondoren, Puntaseraino joan ziren, ingurunean ikasitako gauzak gogoratuz.

 

Guzti honekin, bukaera ezin hobea eman diote kurtsoari.