Lehen Hezkuntzako ITB proiektuak

Aurreko astean, Martxoak 29 – Apirilak 5 bitartean hain zuzen ere, POI proiektuak martxan jarri genituen Lehen Hezkuntzako maila guztietan. Mailaz maila honako proiektu hauek garatu zituzten gure ikasleak.

  • LH1go mailan ARGIAK, KAMERAK, EKIN proiektua burutu dute antzerkia, txotxongiloak eta liburu multimedien mundua ezagutzeko

  • LH2. mailan LIBURUAK KORRIKA IRTEN DIRA proiektuan gelako txoko kuttuna, liburutegia, antolatu dute.

  • LH3. mailan, EGUN BATEZ ARKITEKTU! proiektuan irudi geometrikoz lagunduta nolako parkea eraiki landu dute.

  • LH4. mailan, MATEMATIKA LANTZEN proiektua garatu dute, bertan Haur Hezkuntzarako matematika jolasak diseinatu dituztelarik.

  • LH5. mailan, EUSKAL HERRIAN ZEHAR BIDAIA proiektua garatu dute, Euskal Herria ezagutzeko turismo bulego bat diseinatu dutelarik.

  • LH6. mailan, ME QUEMOOO, ON FIRE, LAGUNDU!!!! proiektuan, aldaketa klimatikoak sortutako arazoei aurre egiteko makina eta tramankuluak diseinatu dituzte.

Esperientzia itzela izan da ikasleentzat eta irakasleontzat, lana egiteko beste modu batean oinarrituta, asko ikastea posible dela ikusten goazelako. 3. hiruhilekoan ere, eredu honi jarraituko diogu, gure berri izango duzue!!