DBHko ITB proiektuak

Ikasleek disziplinarteko proiektuak aurrera eraman dituzte

La Salle Berrozpeko  ITB (Ikaskuntza Testuinguru Berria) dela eta, disziplina arteko proiektua egin dugu astebetez DBHko maila guztietan. Mailaka gai ezberdinak landu dira.

DBH 1 eta DBH 2 mailako ikasleek Biologia eta Gizarteko gaiak ardatz hartuta “-kemon GO!” jolasa diseinatu eta sortu dute eta proiektua borobiltzeko gaur Andoaingo kaleetan barrena aritu dira jolasean.

DBH 3. mailako ikasleek kontzientzia ekologikoa ardatz hartuta, Andoainen ditugun ibaiek belaunaldietan zehar gizartean izandako eraginaren lanketa  egin dute eta Flashmob batekin borobildu dute astea.

Azkenik, DBH 4. mailako ikasleek, jantzi dotoreenak jantzi eta Nobel sarien inguruko lanketa sakonaren ondoren, Sari banaketa Gala ospatu dute eskolako areto nagusian.